Soldatzaile onenaren bila

Imanol Gallego 2018ko mar. 21a, 14:28

Aretxabaletako Lanbide Eskolan egin da EuskoSkills lehiaketa. Lanbide heziketaren olinpiadatzat har daitekeen txapelketa honen helburua gazte profesionalen gaitasunak ikastetxe ezberdinen artean partekatu eta 24 lanbidetako ikaslerik onenak aukeratzea da.

Erkidegoko 7 ikastetxetatik iritsitako beste horrenbeste ikaslek egindako hiru ariketak enpresa munduan erabiltzen diren soldadura prozesu nagusietan oinarriturik daude.  Elektrodoa, Semiautomatikoa eta TIG soldadura motatan trebetasunak praktikan jarri dituzte ikasleek.

Lehiaketan landutako hiru piezak Lincoln enpresak epaituko ditu eta Aste Santu ostean jakingo da nork ordezkatuko duen erkidegoa datorren urtean jokatuko den Spainskills txapelketan. Irabazi edo ez, parte-hartzaileek begi onez ikusten dute  lehiaketa hori.

Lehiaketa honen hurrengo deialdian parte hartu nahi duten ikasleek urte bete izango dute euren gaitasunak hobetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak