Zer behar du haur batek jolas librean aritzeko? Zenbat espazio behar du horretarako? Zergatik da jolas librea hain garrantzitsua? Antzerako galderak jarri zituen mahai gainean Azkonak eta adierazi zuen ikerketak daudela eginda eta legedia bat ere badagoela indarrean.
Autore askoren teoriak ekarri zituen eta bizipenetik ere aritu zen. Jolaserako fantasia eta sormena behar direla esan zuen eta azpimarratu zuen jolasa dela giza esperientziatik konplexu eta aberatsenetakoa. Jolasa, azken finean, mundua ulertzeko modua dela esan zuen.
Txatxilipurdi elkarteko Amaia Etxabe pozik agertu zen jardunaldiak emandakoarekin.
Jolas librearen garrantziaren inguruko jardunaldi bereziak apirilean izango du hirugarren eta azken hitzordua.