Oñati hobe baterako proiektuak, gazte ekintzaileen ikuspegitik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mar. 19a, 15:31

MUren eta Oñatiko Udalaren elkarlanetik sortutako Gookin saioa egin zuten zapatuan, Oñatin. 20 bat gazte ekintzailek hartu zuten parte eta herrian faltan dagoen behar bat atzeman eta horri irtenbidea ematea izan zen erronka. Goizean zehar kalean egon ostean, askotariko ideiak aurkeztu zituzten fakultatean arratsaldean zehar.

Proposamenen artean, besteak beste, eguneroko arazoak konpontzeko bitartekari zerbitzu eraginkor bat edo kart elektrikoez osatutako karting zirkuitu bat. Talde irabazleak 1.000 euro jaso du La Caixaren partetik aurkeztutako proiektu hori garatzen hasteko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak