Bergarako Lau t'erdiko Soraluce Sariak bederatzigarren edizioa izan du aurtengoa. Beste behin, Euskal Herriko amateur mailako pilotari onentsuenak batu dituzte Bergaran, eta baita promesa mailako pilotari trebeak ere. Bada, atzoko finaletan irabazleek kontrarioak baino koska bat gorago daudela erakutsi duten.
Promesa mailan Expositok 7-22 irabazi zion Uriberi: "Expositok erraz hartu du mendean Uribe. Nabarmena izan da bi pilotarien artean dagoen aldea, Expositok aukera gutxi eman dizkio Uriberi bere ezker bolea erabiltzeko, eta pilota behetik jokatuta, eta indarrez emanda, erraz irabazi du", adierazi du Reyes Azkoitiak.
Zubizarretak ere erraz, nagusien mailan
Nagusien kategorian ere nahiko azkar erabaki zuten finala, Zubizarretak 22-7 irabazi zion-eta Zubiriari: "Zubizarretak min handia egin dio sakearekin, guztira zortzi tanto egin dizkio horrela. Txapelketa oso borobila egin du, eta merezimendu osoz jantzi du txapela. Egia esan, markagailuari begiratuta ezin esan emozio handiko finalak izan direnik, baina partidueta zehar pilotariek oso tantu politak egin dituzte, eta harmailetan batutako zaleek gozatu ederra hartu dute". Alde horretatik, Bergarako txapelketako antolatzaileak gustura geratu dira aurtengoak emandakoarekin: "Jendea etorri da partiduetara, finalean ere ikusle asko izan dira, eta pozik gaude jendearen erantzunarekin".
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak