Bihar, martitzena, Debagoieneko bertso eskoletako bertsolari gazteak eta ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleak batuko ditu Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, Arizmendiko ikastolako Almen-gunean egingo duten eskolarteko idatzizko kanporaketan.
Hasiera baten Arrasateko Amaia antzokian egitekoak ziren biharko kanporaketa, baina gaur arratsaldean iragarri dute Arizmendi ikastolako Eskoriatzako Almen-gunean egingo dutela. 9:30ean hasita, ordubete izango dute bertsoak idazteko. Bertso saio didaktikoa egingo dugu gero, eta 11:30ean, sari-banaketa. Aurten, maila bakoitzeko bina sari izango dira", azaldu du Bertsozale elkarteko Jokin Labaienek.
Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan izan da gaur, astelehena, Jokin Labaien arrasatearra. Biharko idatzizko kanporaketaz eta bukatzear dauden bat-bateko saioen gainean jardun du, eta baita asteburuan Bertsozale Elkarteak egin duen Batzar Orokorrari buruz ere.