ALBISTEAK

Debagoieneko plazak bete dituzte emakumeek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko martxoaren 8a

'Emakumeok planto' lelopean mugimendu feministak deitutako grebak babes zabala izan du, eta Debagoieneko herri guztietako plazak bete dituzte emakumeek; planto eginez gero mundua geratzeko gai direla erakutsi dute "historikoa" izaten ari den egunean.

Bergarako Martxanterek, adibidez, gaurkoa inflexio puntu bat izango dela uste dute: "Orain arte ezagutu ez dugun greba eredu bat izan da gaurkoa eta etorkizunerako inflexio puntu bat izango dela espero dugu. Gure artean eztabaida handiak izan ditugu eta hori aberasgarria da".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak