Gogor ekin dio partiduari Aloña Mendik. Lehen minutuetan 10 puntuko aldea hartu dute oñatiarrek eta bazirudien martxa bat gehiago zutela. Hala ere, Alkideba-Ointxe segituan sartu da partiduan eta lehen laurdena amaitzerako, indarrak orekatu egin dira.
Hortik aurrera, oso alde txikiak erakutsi ditu markagailuak. Puntu bateko edo biko aldearekin ibili dira bi taldeak, txandaka aurre hartuz. Atsedenaldian 37-35 zioen markagailuak.
Bigarren zatian ere, lehengo lepotik burua. Alde txikiak markagailuan, eta lehia estua kantxan. Azken bi minutuetan, ordea, oñatiarrek aldea handitzea lortu dute eta hori erabakigarria izan da garaipena etxean gera zedin. Bukaeran, 78-70.
Garaipen honekin, Aloña Mendik sailkapenaren erdialdean jarraituko du, mailari eusteko helburu horri aurre egiten. Arrasatearrek, aldiz, lidergoa galdu dute, eta bigarren postuan geratu dira.
Datorren asteburuan, Aloña Mendik Erroibide Irunen aurka jokatuko du Irunen, eta Alkideba-Ointxek, berriz, gaur lidergoa kendu dion Donosti Dolphins taldearen kontra. Beraz, lehen postua jokoan egongo da Iturripen.