Otsailaren 22ko saioan, ingurumenarekin lotutako hainbat gai landu dira: azken asteotako gorabeheren ostean, Deba ibaiaren egoeraz hitz egin du Jon Ugarte basozainak; eta Oñatiko Zañartu auzoko basoetan batu dituzten gurpilak eta bestelako zakarrak ere izan dira hizpide. Datozen lau urteetarako Bergaran egingo duten Euskararen Plan Estrategikorako asmoen berri eman du Jokin Bereziartuak; eta Arantza Otaduy historialariak eta Arrasateko turismo teknikariak Vasco-Navarro trenak Arrasaten izan zuen eraginaz jardun du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.