Kirolak pertsonetan jokatzen duen paperaren garrantzia eta osasunean eragiten dituen onurak azpimarratu dituzte, eta txapelketa honek ikasleen eta unibertsitateen arteko harremanak estutzen laguntzen duela nabarmendu.
Hiru unibertsitateek txandaka antolatu ohi dute lehiaketa, urtean behin, eta Mondragon Unibertsitateak antolatu du oraingoa, XVIII. edizioa. Arrasaten -Musakolako eta Iturripeko kirol-instalazioetan- eta Aretxabaletan -Ibarra kiroldegian- jokatu dituzte norgehiagokak. Lagun-giroan, bai, baina txapela janzteko nahia ahaztu gabe. Gaur sailkatutako kirolariak Espainiako Txapelketetako aurreko faseetan parte hartzeko lehiatuko dira. Apirilean eta maiatzean egingo dira txapelketa horiek.