Oñatiarrak "harro", Aitor Arregik egindakoarekin

Goiatz Arana Begiristain 2018ko ots. 15a, 14:50

Ez dute poztasuna ezkutatzen; alderantziz, ilusioa eta harrotasun puntu bat ere erakusten dituzte. Aitor Arregi ikustea ez da oharkabean pasatzen zaien zerbait orain eta gustura kontatzen dituzte harekin edo haren lanarekin zerikusia duten istoriotxoak. Handia filma ikusi ez dutenek asteburu honetan izango dute horretarako aukera, Oñatiko kultura etxeko zine aretoan; eta astelehenean, zuzendari oñatiarrarekin solasean aritzekoa, Santa Anan. Bestalde, Goiena Telebistak Aitor Arregiri egindako elkarrizketa eskainiko du gaur, eguena, 21:30ean eta 23:30ean.

Bihartik -egubakoitza- domekara, bost aukera izango dira filma ikusteko: egubakoitzean, 22:30ean; zapatuan, 19:30ean eta 22:30ean; eta domekan, 19:30ean eta 22:30ean.

Asteleheneko solasaldia, 19:00etan hasiko da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak