Bulego itxi batean gertatzen da guztia. Karlos Varela froga psikologiko batzuetara aurkeztu da dituen arazo ekonomikoak konpontzeko diru pixka bat errez irabazteko asmoz, baina, tranpan eta iruzurrean eroriko da.
Apenas dago dekoraturik, Cozarrek dio, aktoreen lana dela osagai nagusia. "Etengabeko hitz jarioa da. Umoretik asko du, baina gizarteari kritika zorrotza da. Kontzentrazio handia behar dugu eta ez dugu interaktuatzen publikoarekin. Hala ere, enpatia handia sentitzen dutela esan digute. Oso errez jarraitzen dela eta ordu eta laurden irauten badu ere, oso azkar pasatzen dela. Urtarrilaren 14an estreinatu genuen eta hamaikagarrena izango da Oñatikoa".