Alerta laranja elurragatik, barnealdean, bihar eguerdiko 12:00ak arte luzatuko da. Elur-kota 100-300 metro inguruan egongo da bihar ere; egunean zehar igo eta arratsaldean 500 metro inguruan geratzea espero da.
Egubakoitzean, berriz, Abisu Horia aktibatuko da. Elur-kota 400-500 metrora egongo da; eguerdian 800-1.000 metrora igoko da eta arratsalde-gauean 200-400 metrora jaistea espero da.
Elurragatik, mendateetako errepideen egora aldakorra izan da egunean zehar; esaterako, Kurtzetako mendatea itxita egon da une batzuetan, eta Elosuan derrigorrezkoak izan dira kateak autoendako eta kamioiendako sarbidea debekatuta ere egon da. Dena den, uneoro kontsulta daiteke mendateen egoera Trafikoa.eus webgunean.
Aramaio inguruko auzoetarako errepideetan, adibidez, goizean, une batzuetan pilatu da elurra eta zailtasunak egon dira horietatik igarotzeko, baina lanean jardun dute elurra kentzeko makinek.