20 langabetu gutxiago egon dira urtarrilean Debagoienean, aurreko hilabetearekin alderatuta. Hego Euskal Herrian aldiz, gora egin du langabeziak %1,04ean. Guztira, 164.983 pertsona daude langabezian Hego Euskal Herrian, Espainiako Lan Ministerioaren arabera.
Debagoieneko herriei dagokienez, Antzuolan mantendu egin da langabe kopurua; Aretxabaletan, 270etik 259ra jaitsi da; Arrasaten igo egin da, 1.137tik 1.166ra, arrasatearren %11,17a dago langabezian; Bergaran 614tik 604ra jaitsi da; Elgetan 6 pertsona gutxiago daude langabezian, 45etik 39ra jaitsi da; Eskoriatzan 146tik 143ra pasatu da; Leintz Gatzagan 5etik 4ra jaitsi da; Oñatin ere jaitsi egin da langabe kopurua 337tik 319ra eta Aramaion ez da aldaketarik egon langabe kopuruen zifrari dagokionez.
Datuak herriz herri (2018ko urtarrila):
Debagoiena: 2.583 langabe (%8,50ko langabezia tasa)
Antzuola: 49 langabe (%4,41eko langabezia tasa)
Aretxabaleta: 259 langabe (%7,54ko langabezia tasa)
Arrasate: 1.166 langabe (% 11,17ko langabezia tasa)
Bergara: 604 langabe (% 8,36eko langabezia tasa)
Elgeta: 39 langabe (%6,76ko langabezia tasa)
Eskoriatza: 143 langabe (%7,04ko langabezia tasa)
Leintz Gatzaga: 4 langabe (%2,90ko langabezia tasa)
Oñati: 319 langabe (%5,87ko langabezia tasa)
Aramaio: 14 langabe (%1,85eko langabezia tasa)