Elurragatik alerta laranja gauerdira arte mantenduko da

Eneko Azurmendi 2018ko ots. 2a, 15:27

Behe-lainoa eta hotza nagusitu dira goizean Debagoienean; elur dezente egin badu ere, errepideak irekita mantendu dira. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak alerta laranja mantentzea erabaki du iragarritako elur-maila dela eta. Eguerdian bukatzekoa bazen ere, gauerdia arte luzatuko da. Zapatuan eta domekan abisu horia egongo da.

Iragarpenaren arabera, gaur, egunaren bigarren partean 400-600 metro ingurura igoko da elur-maila. 12:00etan 300-400 artean kokatuko da elur-maila, 18:00etan 400-500era igoko da eta gauerdian 400-600. Baliteke ekaitz eremuetan eta prezipitazioaren intentsitatea handia den lekuetan beherago egotea.

Hurrengo egunetarako Euskalmeten iragarpena

Zapatua, hilak 3

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da; arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta estalita geldituko da. Egunaren lehenengo partean prezipitazio txikia egingo du, Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertaina. Arratsalde-gauean prezipitazio txiki-ertaina egingo du eta iraunkorra izango da. Kostaldean egunaren amaieran trumoiak jo eta txingorra egingo du. Goizaldean elur-maila 400-600 metro inguruan kokatuko da eta egunaren erdiko orduetarako 800-1.000 metrora igoko da; gauean berriro 600-800 metrora jaitsiko da. Mendebal- osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da; goizaldean eta egunaren bigarren partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da bolada gogorrekin, eta gauean oso gogorrekin. Tenperaturan, aldaketarik ez. Barnealdeko zenbait puntutan izotz txikia egingo du.
Aurreikusitako lodierak: 10-25 cm 1.000 metrora, 2-6 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.

Domeka, hilak 4

Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, noizbehinka ertaina. Kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra egingo du. Goizaldean elur-maila 400-600 metro inguruan kokatuko da, eta 600-800 metrora igoko da. Ipar-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin goizaldean eta gauean norabide aldakorreko haize ahula geldituz joango da. Tenperaturan, aldaketarik ez. Barnealdeko zenbait puntutan izotz txikia egingo du, handia mendi inguruetan.
Aurreikusitako lodierak: 5-15 cm 1.000 metrora, 0-5 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.

Astelehena, hilak 5

Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, noizbehinka ertaina. Kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra egingo du. Goizaldean elur-maila 400-600 metro inguruan kokatuko da, eta 600-800 metrora igoko da. Ipar-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin goizaldean eta gauean norabide aldakorreko haize ahula geldituz joango da. Tenperaturan, aldaketarik ez. Barnealdeko zenbait puntutan izotz txikia egingo du, handia mendi inguruetan.

Erlazionatuak

Arantzazu, zuri

Eneko Azurmendi 2018 ots 02 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak