Ekonomia solidarioan oinarritutako ikastaroa abiatu dute 16 latinoamerikarrek MUn

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko urt. 24a, 12:51

Ikastaroaren helburu nagusia Latinoamerikako ekonomia sozial solidarioan aritu diren erakundeei euren ekimenak sendotzeko eta bideragarri izateko baliabideak eskaintzea da.

Mondragon Unibertsitateak martxan jarri du ekonomia solidarioen garapenerako kudeaketa ekonomiko eta sozialen espezializazio diploma, eta aurten Latinoamerikako zortzi herrialdetik etorritako 16 lagunek egingo dute. Ikastaroa, Lanki ikertegiak eta Alboan Fundazioak lagunduta jarri dute abian, eta Aretxabaletako Udala ere lagun izan du unibertsitateak. Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak diruz lagundu du ikastaroa, eta Mundukide Fundazioa era Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea ere bidelagun izan dira.

Martxoaren 23ra arte egingo dute ikastaroa Aretxabaletako fakultatean, eta horren ostean 16 latinoamerikarren euren herrialdeetan ikasitakoa praktikan jartzea da asmoa. Batez ere, elkarteetan eta indigenekin proiektu solidarioetan lan egiten dute, eta horrela, lan-esperientziak eta proiektu desberdinak sustatzea da helburua.

Parte hartzaileak Bolivia, Kolonbia, Peru, Ekuador, El Salvador, Mexiko, Paraguai eta Nikaraguatik etorri dira, eta Aretxabaletan izandako harrera eskertu nahi izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak