Debagoienetik autobus ugari irtengo dira zapatuan Bilboko manifestaziorako

Amaia Txintxurreta 2018ko urt. 11a, 18:05

Euskal Herriko txoko ugaritako milaka herritar espero baitira Bilbon, euskal presoen eta giza eskubideen defentsan egingo den manifestazioan. Debagoienetik, azken urteetan bezala, ehunka herritar batuko dira aldarrikapenera eta guztia prest dago.

Aurten, batez ere, 'motxiladun umeen' zama horretan egin du lanketa Sarek. Euskal Herrian gaur egun 103 ume daude gurasoren bat edo biak kartzelan dituztenak.

Debagoienetik autobus ugari irtengo dira beste urte batez; Antzuolatik, Aramaiotik, Aretxabaletatik, Arrasatetik, Bergaratik, Elgetatik, Eskoriatzatik eta Oñatitik antolatu dituzte autobusak eta antolatzaileek parte-hartze handia espero dute.

Egun guztiko egitaraua prestatu dute antolatzaileek; goizean konferentzia bat egongo da, bertsoak eta kontzertuak ere izango dira egunean zehar, eta eguneko ekitaldi nagusia, manifestazioa, 17:30ean irtengo da ohiko moduan Casillatik.


Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude lelopean egingo da eta Sare Herritarrak euskal gizarteari dei egin dio zapatuan Bilboko kaleak betetzera irten daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak