Urtarrilaren 10eko saioan, Debagoieneko Mankomunitateko turismo teknikari Ana Herizek Ignaziotar Lurraldea proiektuak jaso duen Bikaintasuneko Europar Helmuga sariak suposatzen duena azaldu du. Egubakoitzean Harreman GKEren eskutik Arrasaten egingo den hitzaldiaren nondik norakoez hitz egin du Xabi Gorostidik. Arropek generoa duten ala ez aztertu du Imanol Gallegok, eta Xabi Urzelai DH modalitatean egindako lanagatik saritu dituzten hiru txirrindulari debagoiendarrekin egon da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.