Arrasateko Udalak bere babesa eta elkartasuna adierazi die Edesa Industrial eta Geyserreko langileei. Prentsa ohar bidez, adierazi du Udala ez datorrela bat Fagor CNA-ko zuzendaritzak hartutako erabakiarekin, eta beste behin ere desadostasuna eta kezka azaltzen dituela; ez duela inondik inora bidezkotzat jotzen langileen kaleratzea; eta beste behin, egoera eta kaleratze horiei aurre egiteko geratzen diren ekimen eta ekintza ezberdinetan Euskadiko instituzio ezberdinekin elkarlanean aritzeko borondate eta konpromiso irmoa azaltzen duela.
Enpresa batzordeak beste elkarretaratzeko bat deitu du eguenerako, urtarrilak 11, 17:30ean, Arrasateko Herriko Plazan.