Azaroaren hasieran egun baino dezente ur gutxiago zuen Urkuluk; orduan egon zen orain arteko baxuen, %50ean zegoen orduan, Etxezarretaren esanetan. Itxura penagarria zuen urtegiak, baina arrantzarako, adibidez, abantaila zen ur gutxi egotea.
Azken astetan egindako euriagatik eta baita elurragatik, baina, igo egin da urtegiaren ur maila. Azaroan, esaterako, 180 litro ur egin zituen eta abenduan 220 litro. Azaroan %50ean zegoen, %65ean abenduaren 14an eta %80an urtarrilaren 5ean. Eta Urkulura sarri joaten direnek ere egunean-egunean ikusi dute ur maila igotzen ari zela.
16.000 metro kubiko ur egunero atera
Ur mailaren edukiera eta uraren kalitatea jakiteko hainbat neurgailu daude urtegiaren barruan eta aparailu horiek guztiak zuzeneko datuak isurtzen dituzte urtegiko pareta atzean dagoen kontrol gunera. Kontsumorako, 16.000 metro kubiko ur ateratzen dira urtegitik egunero.
Asteburuan egindako elurrak eta ondorengo eguneratarako iragarrita dagoen euriak lagunduko dute ur maila igotzen.