Urtero jokatzen da Realak antolatutako infantil txiki mailako txapelketa Gabon sasoian, eta Gipuzkoako dozena bat herritan jokatzen dute hainbat taldek. Aurten, Azkoagainen izan dira bost talde: Aloña Mendi, UDA, Eibar, Elgoibar eta Ariznabarra. Eibarrek irabazi du txapelketa eta Aste Santuan Zubietan jokatuko den txapelketara sailkatu dira.
Txapelketaren helburua, hauxe da, Aloña Mendiko infantil txiki mailakoen entrenatzaile Jose Luis Abaunzen hitzetan: “Realak antolatutako txapelketa da eta euren helburua izaten da Gipuzkoako gaztetxoak dantzan jartzea eta data hauetan ere, futbolarekin gozatzea”.
Futbolariak gustura ibili dira. Ikaste prozesuan daude 2005ean jaiotako infantil txiki mailako futbolari horiek eta garrantzitsuak dira halako txapelketak Jose Luis Abaunzen esanetan.
Emakumezko gutxi ikusi ahal izan dira zelaian, baina Maren Lezeta aretxabaletarrak ez du hutsik egin.
Gurasoak ere izan dira Azkoagainen futbolari gaztetxoak animatzen.