Aske, baina balorazio psikiatriko baten zain gelditu da urte berriko erasoa egin zuen gazte arrasatearra

Amaia Txintxurreta Guridi 2018ko urt. 2a, 13:40

Epailearen aurrean deklaratu du gaur, urte berri goizean Zarugalde kalean aitzur batekin bi gizonezko erasotu zituen 25 urteko gazte arrasatearrak. Aske gelditu da, baina Donostiako psikiatrikoan haren egoera baloratuko dute orain, ingresatu ala ez erabakitzeko.

Bi gizonezko zauritu zituen urtarrilaren 1ean 09:00ak inguruan Zarugalde kalean 25 urteko gazte arrasatear batek. Lorezaintzako aitzur bat erabili zuen erasorako; biktimetako batek traumatismo bat du buruan, belarritik gertu, eta besteak, traumatismoa du baita ere, baina larritasun gutxiagokoa. Gero gainera, erasotzailea Debagoieneko Ospitalera bertaratu zen pertsona gehiagori eraso egiteko intentzioz.

Biktimetako batek salaketa jarri zuen Arrasateko ertzain-etxean eta erasotzailea atxilotzea lortu zuen Ertzaintzak. Gaua Bergarako polizia-etxean igaro du eta goizean deklaratu du epailearen aurrean.

Epaileak aske utzi du 25 urteko gaztea, baina balorazio psikiatriko baten zain. Donostiako psikiatrikoan haren egoera baloratuko dute, ingresatu ala ez erabakitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak