"Beste herri batzuetako gazteek, eta baita gaztelekuetako hezitzaileek ere, elkar ezagutzea da batez ere egunaren helburua", zioen Bergarako Xabalote gaztelekuko hezitzaile Unai Zubizarretak atzo egin zuten hirugarren Goiengazte egunaren inguruan. Bergarako bertako eta Aretxabaletako, Arrasateko, Eskoriatzako eta Elgetako gaztetxo eta hezitzaileek hartu zuten parte bertan, eta jolasekin, meriendarekin eta kontzertuekin, arratsalde ederra igaro zuten.
Xabaloteko gaztetxoek gainera, gozatu bakarrik ez, antolaket lanetan ere ibili ziren, apaingarriak prestatzen edo meriendarako erosketak egitek, esaterako.
Elgetakoak irabazle
Jolasak izan ziren egitarauko ekitaldi garrantzitsuenetakoa, eta hala, askotariko jolasetan ibili ziren nor baino nor gehiago zein herrik irabazi. Azkenean, elgetarrak izan ziren nagusi. Musikarekin borobildu zuten eguna, Antxon Arregik eta Biken Larrañagak eta Jasan taldeak eskainitako kontzertuekin hain zuzen ere.