Arizmendi Kirol Elkarteko arduradun Urtzi Amiano pozik dago emakumezkoen kirola eta zehazki emakumezkoen futbola bultzatzen duen txapelketa honekin eta inguruan azken urtetan sortu diren halako antzerako txapelketak ere indarra hartzen doazelako.
Gainera, Aretxabaletakoan esaterako, hainbat balore lantzen dituzte, eta adibidez, talde guztiek partidu kopuru bera jokatzen dute, helburua ondo pasatzea delako.
Realeko jokalari gaztetxoak ere izan dira gaurko partiduetan jokatzen.
Elitekoak, bihar
Bihar eliteko nesken txanda izango da; Eibarrek, Realak eta bailarako selekzioak hiruko torneoa jokatuko dute, eta horren helburua izango da neska gaztetxoek ikustea badagoela etorkizuna futbolean maila altuagoko taldetan ere.