Hiru minutuko iraupena duen bideoan, askoren artean egindako lanarekin "oso konforme eta oso gustura" dagoela esan du: "Uste dut benetan sortu direla baldintzak euskararen biziberritze prozesuari bultzada indartsu bat emateko".
Horretaz gain, pribilegiotzat jo du "eragiteko toki batean" egoteko aukera eduki izana, eta beraz, eskerrak eman dizkie izendatu zutenei. Eskertze hitzak izan ditu baita ere, beste hainbat erakundeentzako.
Urte asko euskarari lotuta
Irizar Ormaiztegin jaioa zen (1954an), eta ibilbide nabarmena jorratu du tokiko euskarazko komunikabideen sustapenean. Euskaltzaleen Topaguneko presidentea izan zen, Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritza kargua hartu aurretik, 2012-2014 bitartean.
Tokiko euskarazko komunikabideen sorkuntza eta sustapenean bide luzea egina du. 1999ean Goiena proiektuaren arduradunetako bat izan zen, eta ondoren hortik eratorritako kooperatibako lehen zuzendari nagusia.
Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari berria
Gipuzkoako Foru Aldunditik bidalitako prentsa oharrean adierazi dute, Irizarrek utzitako lekua beteko duen pertsona datozen asteetan aukeratu eta jakinaraziko da.