Atzo, eguaztena, zabaldu zituen ateak Eskoriatzako haur parkeak eta irekiera ona eman diotela esan du Auritz Iñurrieta monitoreak. Urtero bezala, puzgarriak, ohe elastikoak edota bideo jokoak jarri dituzte, baina berrikuntza batzuk ere gehitu dizkiote aurtengo parkeari, adibidez, eskulanen txokoan. Gaur, hilak 28, 20:00etan itxiko ditu ateak Eskoriatzako haur parkeak.
Hala ere, horrelakoak bakarrik ez, bestelako ekintza eta ikastaroak ere badituzte gaztetxoek egunotan. Aretxabaletan esaterako, atzo, martitzena, familian ibiltzeko patinaje ikastaroa izan zuten Ibarra kiroldegian.
Guztira 20 neska-mutiko inguruk hartu zuten parte eta guraso batzuk ere animatu ziren seme-alabekin batera, patinak jantzi eta ikastaroan murgiltzera.