Txapelketa, Ibarra futbol zelaian jokatuko da, eta batetik, abenduaren 29an alebin, infantil eta kadete mailetako txapelketak egingo dituzte, eta Gipuzkoa osotik etorritako klubetako ordezkariak izango dira. Eta abenduaren 30ean jokatuko dute –10:30ean hasita– Euskal Herriko emakumezkoen talde nagusiak batzen dituen hiruko torneoa.
"Urteak dira Eibar ez dela txapelketara etorri, eta uste dugu gure jokalariek lan txukuna egin dezaketela bi talde horien kontra", dio Urtzi Amianok. Aurtengo albiste pozgarria izan da Mondrak, Arizmendik eta UDAk indarrak batu dituztela emakumezkoen talde bateratua osatzeko: "Bai, selekzioaren bizkarrezurra Leintz Arizmendiko neskek osatuko dute. Hezkuntzan, ikasgeletako hormak bota ditugun moduan, futbolean ere klubetako hormak bota ditugu, indarrak batzeko".