Batez ere, Euskal Herriko beste txokoetatik gerturatu da jendea bailarara, baina Espainiatik ere hainbat turista gerturatu direla azaldu du Oñatiko turismo bulegoko langile Edurne Urteagak.
Turista askok, gainera, Oñati ezagutzen zutela, baina bisita gidatuarekin bertako eraikinak eta historia hobetu ezagutu nahi izan dutela azaldu dute.
Gainera, gaur, bisita gidatu berezia egin dute Leintz Gatzagako Gatz museoan.