Gabonetan jostailurik jasoko ez duen haurrik ez egoteko lan eta lan dabiltza Gurutze Gorriko boluntarioak Arrasateko Eroskin. Izan ere, aurten iaz baino 60 ume gehiago daude gizarte bazterketa arriskuan Gurutze Gorriko kideek azaldu dutenez, eta horietako inor jostailurik gabe ez gelditzeko laguntza bila daude.
Jostailuak erosita edota txekeekin, ekonomikoki, lagundu daiteke. Txekeak 5, 10 eta 20 eurokoak dira. Horrez gain, Gurutze Gorriaren kontu korrontean Jostailu Berria kontzeptua jarrita ere lagundu daiteke.
Zapatuan ere egun oso egongo dira boluntarioak jostailuak batzeko prest Eroskin, eta hurrengo astebukaeran, abenduaren 15ean eta 16an ere, bertan egongo dira.
Laboral Kutxa: 3035 0001 51 0010018156
Aipatu behar da, atzo Mondrak Ordiziaren aurka jokatutako neurketan batutako dirua ere kanpaina honetara bideratu duela Arrasateko kirol taldeak.