Herriz herriko langabezia datuek ere joera bera eduki dute, beheranzkoa, Leintz Gatzagak izan ezik.
Izan ere, 7 langabe zeuden urte hasieran, eta 8 dira orain lanik gabe dauden gatzagarrak. Eta Aramaion ere 18 ziren lanik gabeko zeudenak eta azaroan ere 18 izaten jarraitzen dute.
Antzuolan, 64 langabetik, 51era jaitsi da; Aretxabaletan, 291tik 261 langabera; Arrasaten 1.324tik 1.145era; Bergaran, 672 lagun lanik gabe zegoen urtarrilean eta orain 601 daude. Elgetan 52 zeuden eta orain 46 daude langabezian. Eskoriatzan 183 langabetik 145era pasa dira, eta Oñatin 392 herritar lanik gabe egotetik 302 izatera heldu dira beheranzko joera horri eutsiz.
EAEn ere langabeziak behera
Euskal Autonomia Erkidegoan ere behera egin dute datuek. Zehazki, 1.861 langabe gutxiago zenbatu dituzte urriarekin alderatuta, Espainiako Enplegu Ministerioak emandako datuen arabera. Guztira, 163.514 pertsona daude lan barik. Aurreko hilabetearekin alderatuta, beherakada % 1,36koa da Euskal Autonomia Erkidegoan. Lurraldeka, esan, langabezia tasa Araban jaitsi dela gehien, eta Guztira, 20.768 arabar daudela langabezian. Gipuzkoan 33.826 pertsona daude lan barik eta Bizkaian 73.699.