Eroski, Dia, Lidl, BM eta Super Amara supermerkatuetan ari dira elikagai bilketa egiten. Atzo hasi ziren eta gaur iluntzera arte jardungo dute jakiak jasotzen. "Iazko kanpaina oso ona izan zen, baina aurtengoa ere ondo doa", adierazi du gaur eguerdian Arrasateko Eroski handian zegoen boluntarioetako batek.
Bi eratara egin daiteke ekarpena. Supermerkatuetan erositako oinarrizko elikagai iragankorrak poltsa berezietan emanez –kontserbak, lekaleak, arroza, pasta, olioa, esnea, umeendako pixoihalak...–; edota diru-txartelen bidez, ordain-tokietan jakinaraziz. Iaz 10.000 euro inguru eman zituen jendeak diru-txartelekin, eta produktuetan hogei bat mila euroko balioko elikagai kopurua.
Eskualdeko supermerkatuetan atzo eta gaur artean jasotako elikagaiak Bergarako Elikagaien Bankura eramango dituzte bertan sailkatu eta dagokion lekura bidaltzeko. Urtean pilatutako elikagaien %80 jsaotzen dute sasoi honetan; hortik datorkio Bilketa handia izena.