Elurraren alde okerrena baina errepideetan ikus daiteke. 10:30ak aldera, Ertzaintzak Gatzagako bide zaharra itxi du, eta Arlabango, Kanpanzarreko eta Deskargako mendateetan elurra kentzeko makinak pasatzen ari diren arren, arretaz gidatzeko eskatu dute Segurtasun sailetik.
Hau egubakoitz goizeko panorama, baina Euskalmetek jakinarazi duenez, elur kotak behera egingo du datozen orduetan. Zapatuan, elur-maila 300-400 metroan egongo da, baina hiruetatik aurrera eguraldiak hobera egingo du eta prezipitazioak gutxitu egingo dira. Abisu horia ezarriko dute orduan, alerta laranjaren ordez.