Musakolako Kiroldegiko igerilekuetan hilero egiten diren ohiko analisien ondorioz, uretan
agertutako bakteria baten eraginez, joan den astean egun erdiz igerileku handia itxi behar
izan zuten desinfekzio berezi bat egiteko. Baina, desinfekzio lanak egin arren, analisien emaitza berriak ez direnez %100ean behar bezalakoak izan, igerileku handia itxi eta desinfekzio sakonago bat egitea erabaki dute.
Horretarako igerilekua hustu egingo dute eta horren ondorioz, datozen 8 egunetan,
igerileku handia ezingo da erabili. Bien bitartean, igerileku txikiak zabalik egoten jarraituko du eta erabiltzaileek berau erabiltzeko aukera izango dute. Kontutan hartu behar da arratsaldeetan 17:00tik aurrera
igeriketa kurtsoak daudela, baina, hala ere, erabiltzaileei igerileku zati bat gordeko zaiela.
Bien bitartean, Aretxabaleta, Bergara eta Eskoriatzako Udalekin adostu da Arrasateko igerilekuko abonatuak bertara joan ahal izatea; horretarako nahikoa izango da herri horietako igerilekuko sarreran N.A.N-a aurkeztea eta norbere datuak ematea. Datorren ostegunean, azaroak 23, igerileku handia
normaltasunez zabaldu ahal izatea espero dute.