Afrikako, Asiako eta Latinoamerikako herrialde txiroetako ospitaletarako eta gizarte eta osasun zentroetarako kontserbarako elikagaiak jasotzeko kanpaina abiatu da Euskadin. Juan Ciudad GGKEk kanpaina honekin bat egin du eta hainbat gune egokitu dira kontserbak batzeko. Azaroaren 21a izango da azken eguna.
-Iturbide zaharren egoitza (Arrasate)
-Feli janari denda (Arrasate)
-San Juan de Dios Ospitalea (Arrasate)
-Jose Arana zaharren egoitza(Eskoriatza)
-Kintal denda (Aramaio)
Gutxienez urtebeteko iraungitze data duten kontserbak jasoko dira (lekaleak, barazkiak, haragia, arraina eta beste elikagai batzuk), beirarik ez. Kontserba latak gogorrak direnez, beharra duten herrialdeetara eramateko produktu errazak dira. Enpresek bestalde, donazioen bidez lagundu dezakete.
Juan Ciudad GGKEa
Osasuna eta arlo sozialean egiten du lana Juan Ciudad GGKEak, giza garapen jasangarria lortzeko eta giza eskubideen defentsarako, batez ere osasunerako eskubidea. Erakundea 29 herrialde txirotara heltzen da, eta pertsonen osasun beharrez arduratzen da, 97 gunetan, ospitale, errehabilitazio-etxe, osasun mentala, desgaitasun geriatrikoa…