Domekan 30.000 lagunetik gora izango dira Behobia-Donostia lasterketan

Xabi Urtzelai 2017ko aza. 10a, 17:08

Datuek diote euskaldunen parte-hartze kopuruak behera egin duela, baina kanpotik datozenek betetzen dutela hutsune hori. Azken urteotako datuei begiratuta, Debagoieneko 450 lagun ingurutik amaitu izan dute azken urteotan lasterketa, eta aurten ere zifra hori ez da askorik aldatuko. Lasterketa horri begira gomendio ona eman du Antonio Merinok. 1997an bigarren sailkatu zen antzuolarrak.

Urte hartan lasterketa nahiko txukun prestatu zuen Merinok, haren entrenatzaile Santi Perezi ez ziolako grazia handiegirik egiten lasterketa horretan esku hartzeak. Hala, 1997ko edizio hartan Adidas taldetik Diego Gartziak eta Merinok hartu behar zuten esku, eta, elkarrekin entrenatzen zutenez, Merinok bazekien distantzia horretan Diego baino indartsuago zegoela. Baina, azken momentuan, Valentziako taldekide batek, Antonio Perez Peralesek, lasterketara etortzea erabaki zuen, eta, azken kilometroetan ihes egin zion, lasterketa irabazita.  Ordu eta 57 segundotan egin zuen lasterketa, oso marka ona da, baina proba ez irabazi izanaren arantzarekin geratu da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak