Lankidetza hitzarmena sinatu dute Grupo Muriasek eta Goiena Komunikazio Taldeak

Mirari Altube Arrese 2017ko aza. 10a, 16:00

Goienak bere hedabideetan publizitatea eskaintzearen truke Grupo Muriasek kudeatzen duen Arrasateko Laubide plaza azpiko aparkalekuan parkinga doan izango du hiru orduz, gonbidatu eta kolaboratzaileendako. Bost urterako hitzarmena sinatu dute gaur.

Grupo Muriasek kudeatzen ditu Arrasateko bi aparkalekuak, Biterikoa eta Laubidekoa, eta pozik daude horiek dituzten erabiltzaile kopuruekin. Laubidekoa, hain zuen, orain dela hamaika hilabete zabaldu zuten.

Grupo Muriaseko ordezkariak Goienan izan dira gaur. Egoitza erakutsi die Iban Arantzabal Goienako zuzendari nagusiak lehenengo, eta gero hitzarmena sinatu dute horrek eta Paulino Barrenecheak, Muriaseko zuzendari nagusiak. Biak ala biak gustura agertu dira hitzarmenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak