Txertatu Merkatuan, gazteak laneratzen laguntzeko programa

Imanol Gallego 2017ko urr. 31a, 12:16

Txertatu Merkatuan programa prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian dauden 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektua da. Halaber, unibertsitate-ikasketak utzita, lanik gabe dauden eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden pertsonei ere zuzentzen zaie programa hau.

Txertatu Merkatuan ekimenak, parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta zaletasunak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lanerako profil bat eraikitzeko. Horren helburua pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea da.

Ikastaroa azaroaren seian hasiko da eta lau hilabeteko luzapena izango du.

Parte hartzaileek lan munduan txertatzeko aukera hau ilusioz hartu dute. Programaren bigarren edizioa den honetak partehartzaileek biltegi laguntzaile izateko formakuntza jasoko dute.

Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen duen Txertatu Merkatuan programa EAEko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan baitan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak