Bi herrietan ordenantza fiskalen inguruko osoko bilkurak egin zituzten atzo. Antzuolan, bilkuran egon ziren EH Bilduko eta EAJko zinegotziek aho batez eman zieten hasierako onespena datorren urteko udal zergei. Aramaion, bilkuran egon zen EAJko zinegotzia puntu baten kontra agertu arren, gainerakoak ere aho batez onartu zituzten. Hilabeteko epea egongo da orain bi herrietan helegiteak jartzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.