Prekarietatearen aurkako borroka bultzatzen jarraituko du LABek

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko urr. 24a, 13:33

LAB sindikatuak eskualdeko delegatuen batzarra egin du Arrasaten. Bilera horretan hainbat gai jorratu dituzte, besteak beste, LAB sindikatuaren IX. kongresuan hartutako erabakien laburpena egin dute eta azaldu dute prekarietatearen aurkako borrokan jarraituko dutela.

LABen eskualdeko delegatuen batzarrean landutako gai azpimarragarrienetako bat IX. kongresuan hartutako hauxe izan da; etsaitzat hartu dutela prekarietatea. Eta beraz, prekarietatearen kontrako borroka sustatu nahi dute eskualde guztian. Horretarako, bi urte baino gehiago daramate birpentsatze prozesuan, sindikalgintza birpentsatzen eta eraginkortze prozesuan jardun direla azaldu dute, gaineratuz kongresua bilakaera horren helmuga izan dela. Hau azaldu du Debaldea eskualdeko LAB sindikatuko arduradun Jon Kirru Iparragirrek: “Guk batez ere prekarietatea borrokatu nahi dugu enpresetan, horietan plangintzak egin nahi ditugu, eta horretarako, delegatuei erremintak eskaini nahi dizkiegu. Hori betetzera dator, adibidez, azaroaren 15ean Arrasatetik pasatuko den eta azaroaren 17an Eibartik pasako den prekarietatearen aurkako Karabana Ibiltaria”.

Arrasaten, azaroaren 15ean goizean delegatuei formazioa eskainiko diete prekarietatearen aurkako gida aurkeztuz, eta gero prekarietatean dauden sektore feminizatuak agerian utzi nahi dituzte prekarietateak gehienetan emakume aurpegia duela salatuz.

Beste kontu hau ere salatu nahi dute: “Prekarietatearen kontrako borroka hau nahi dugu baliatu baita ere salatzeko eta aldarrikatzeko euskal langileriak bere beharrizanetara egokitutako lan legedi bat nahi duela, eta aldarrikapen hori ere kurtso honetan mahaiaren gainean egongo da”, adierazi du Iparragirrek.

Elkarretaratzea, abenduaren 9rako deia egiteko

Bileraren ostean, elkarretaratzea ere egin dute abenduaren 9an Parisen egingo den preso eta iheslarien aldeko martxara joateko herritarrei dei eginez.

Elkarretaratzeko irudia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak