Tokian tokiko Gure Esku Dago-ren bozeramaileek testu bat irakurri zuten atzo Euskal Herriko herri gehienetan egindako elkarretaratzeetan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenekoen esanetan, Espainiako Estatua, botere judizialaren bidez eta etengabeko beldurraren kanpaina eginez ideia politikoen eta adierazpen askatasunaren aurka egien ari da zuzenean, eta zentzu horretan urrutiegi iritsi da. Gaineratzen dute Kataluniako independentziaren aldeko mobilizazioak eta adierazpenak delitu bilakatu nahian dabilela orain estatua, eta aldarrikatzen dute demokrazia batean proiektu politiko guztiek modu baketsuan eta demokratikoan defendatu eta gauzatzekomodua izan behar dutela. Ekimenetik diote, era berean, kataluniarrek atea zabaldu diotela XXI. mendeko kultura politiko berriari, eta erakutsi dutela herritarren borondatea beste mugarik ez duela etorkizun justuago batek.
Arrasaten egindako elkarretaratzeak, esaterako, herritarren babesaz gain, EAJren, EH Bilduren eta Baleikeren babesa ere izan zuen. Arrasateko Gure Esku Dago ekimeneko kide Bixente Elortzaren esanetan, astakeria da Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten espertxeratzea eta horrelako egoerak salatzeko, gainera, kalera irten beharra ere azpimarratzen du.