Bada, gaur goizean Debagoienetik pasa dira. Eibar aldetik Bergarara sartu, herria zeharkatu, eta gaurko etapa Antzuolan bukatu dute. Hortaz, biharkoa ere bertan hasiko dute, eta Beasaineraino joango dira. Gaurkoan, herriz herri ikastetxeetako neska mutikoak batu zaizkie korrikalariei, eta etapa amaieran Antzuolako Udalak ere harrera egin diete.
Elkartearen lana ezagutaraztea eta Pausoka Egunean parte hartzeko deia egitea da ekimen honen helburua, Martin Uharte ordezkariak azaldu duenez. Antzuolako Alkate Beñardo Kortabarriak ere Udalaren babesa adierazi dio ekimenari.