Eskualdeko zabor bilketa Ferrovial enpresak egin izan du azken bost urteetan, baina diru galerak argudiatu ostean, ez da honen esleipenerako lehiaketa publikora aurkeztu. Aipatu beharrekoa da, denbora tarte horretan eskualdeko zaborren bilketak ere aldaketa asko jaso dituela; lehengo sistematik, atez-atekora, edo oraingo bosgarren edukiontzira.
Otsaila aldean, orain arte zaborrak batu dituen enpresaren ezezkoa ikusita, plegu berriak atera zituen Mankomunitateak, hiru faktore kontuan izanda; bost edukiontziko sistemak esku-lan gutxiago behar duela, zerbitzu batzuk Mankomunitateak hartuko dituela bere gain, eta Ferrovialek zeukan gain-kontratazioa. Hala, zerbitzua esleitzeko lehiaketa publikoa jarri zen martxan, eta Enveiser enpresa izan da bertara aurkeztu den hautagai bakarra.
Irailaren 25ean sinatu zuen kontratua Enveiserrek, eta hori egiteaz bat, zortzi langileri baja eman eta beste seiri lan jardunean murrizketak aplikatuko dizkiela jakinarazi diete langileei
Enpresa berriaren kaleratzeen aurrean, urriaren 16tik 25era greba egingo dutela jakinarazi dute zabor biltzaileek. Data horiek heldu aurretik ordea, akordioren bat lortzeko esperantza dute Mankomunitateak eta baita langileek ere.
Ikusteko dago negoziazioek emaitzarik emango duten, ala ez. Hori lortu ezean, eta 16an greba eginez gero, gutxieneko zerbitzu minimoak egongo direla jakinarazi du Unai Elkorok, nahiz eta hauen zenbatekoa Eusko Jaurlaritzak ezarriko duela azalduz.