250 lagun elkartu dira 'Aukera Debagoiena' taldearen aurkezpenean

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 29a, 15:18

Gaur aurkeztu dute Debagoieneko BNI taldea. Hainbat sektoretako 29 enpresa txikik eta ertainek osatu dute Aukera Debagoiena izeneko taldea eta kontaktuak elkartrukatuta arlo komertziala indartzea da asmoa. Gaurko bileran 250 lagun izan dira.

Debagoieneko lau herritako alkateak, Arrasateko Maria Ubarretxena, Bergara Elena Lete, Aretxabaletako Unai Elkoro eta Eskoriatzako Joserra Zubizarreta eta beste 250 lagun elkartu dira Arrasateko Iturripe kiroldegian, 06:30ean. Gaurko bilera izan da batetik, taldea ezagutzera emateko, jendeak jakin dezan zertarako den; eta bestetik, taldean sartu nahi duten enpresak erakartzeko.

Behin aurkeztuta Aukera Debagoiena taldea egubakoitz guztietan elkartuko da Garaia Tekonologia Parkean, negozioak sustatzeko asmoarekin.

Erlazionatuak

BNI Aukera Debagoiena taldearen aurkezpena

Mirari Altube Arrese 2017 ira 29 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak