Debagoieneko hamabost elkartek eman zuten izena eta guztiak agertu ez baziren ere, bertan izan ziren, besteak beste, Gipuzkoako erretiratuen eta pentsionisten elkarteko ordezkariak, Duintasuna elkartekoak, Bagarakoak, Txatxilipurdi elkartekoak, Arizmendi ikastolakoak eta Arrasate Eskubaloi taldekoak. Orokorrean, herritarren partaidetzarako foru zuzendariaren arabera, laguntza teknikoa da elkarte gehienek eskatzen dutena.