Maiatzean aurkeztu zuten egitasmoa Arrasateko Udalaren babespean. Jardun ezberdinetako enpresez osatutako sarea sortzea zen helburua, euren kontaktuak elkarbanatuz, negozio aukera berriak sortzeko eta arlo komertziala indartzeko. Aipatu beharra dago, jarduera ekonomiko bakoitzeko enpresa bakarra egon daitekeela, partaideen konpetentzia saiheste aldera.
Guztira Debagoieneko 29 enpresa batzea lortu da, eta taldea Aukera Debagoiena izenarekin bataiatu dute. “Arkitektoak, abokatuak, aholkukariak, merchandising enpresak, eraikuntza alorrekoak, teleinterpretaziokoak, hizkuntzak ikasteko zentroak, publizitate sakabanaketa aritzen direnak… arlo ezebridnetako 29 kide gara”.
Udalak ekimena erakunde gisa babesteaz gain, arlo logistikoan laguntza eman du, euren bilerak egiteko Garaia Berrikuntza Guneko lokal bat uzten. Denbora gutxian atxikitu diren enpresa kopurua ikusita, pozik azaldu da Maria Ubarretxena alkatea.
Maiatzetik hona ostiralero elkartu dira Garaia Berrikuntza Gunean, 06:45ean. Nahiz eta lehen bilera hauek taldea osatzeko eta partaideak erakartzeko izan, 65 negozio aukera eta 20.000 euroko fakturazioa lortu dira. Egubakoitzean egingo dute taldearen aurkezpen ekitaldia Iturripe Kiroldegian, 06:45ean. Hala azaldu du Idurre Albizu taldeko zuzendariak, zein bi helbururekin antolatu duten.
“Alde batetik BNI Debagoiena ezagutaraztea, jendeak guri buruz hitz egiten duenean ondo jakin dezan zer egiten dugun, eta bestetetik, gaur 29 kide garen arren, gurekin aritzea nahi duten horiek erakartzeko”.