Elkarrekin egin zuten MUk antolatzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoan hitzaldia, eta bata bestearen osagarri izanik, hizlari biak gonbidatu zituzten EKT saiora. Egindako lan ibilbidearen gaineko azalpenak eman zituen bakoitzak, baina, era berean, etxe barruko kontu asko plazaratu zituzten ikasgelan lehenengo, eta kamara aurrean geroago.