Kontsumitzaileen ihesa saihesteko hitzarmena Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2017ko ira. 18a, 15:19

Gipuzkoako Bazkundeak, Bergarako Udalak eta Bedelkar elkarteak sinatu dute lankidetza hitzarmena eta herriko merkataritza sektorearen garapen sozioekonomikoa bideratzea du helburu. Lau urtetan zehar eta Bergara Bizi ekimenaren baitan, udalak eta merkatariek elkarlanean egindako ibilbidea osatzera dator egitasmoa.

Udalaren eta Bedelkarren eskariari erantzunez, hiriguneko merkataritzaren momentuko egoera aztertu eta Bergarako merkataritza-enpresen lehiakortasuna hobetzea eta balioestea proposatu du Bazkundeak. Hiru helburu lortu nahi dira horren bitartez: kontsumitzaileen ihesa eragoztea, dendetara egiten diren bisitak sustatzea eta Bedelkarren bazkideen kopurua hazten jarraitzea.

Bi fase

Lan proposamena bi fasetan garatuko da: lehenengoan, merkatariei beharrezko ezagutza eta tresnak emango zaizkie; eta bigarrenean, jarduerak erabaki eta gauzatzeko aholkularitza eskainiko zaie. Momentuz, 20 komertziok eman dute izena. Prozesuak sei hilabeteko iraupena izango du eta hiru eragileek jarraipen bilerak izango dituzte hamabostero.

Gipuzkoako Bazkundeak diseinua, formazioa eta aholkularitza emango ditu; Bedelkarrek bazkideak informatu eta koordinatuko ditu; eta Bergarako Udalak jarraipena eta finantzazioa bermatuko ditu. Aurrekontua da 27.000 euro + BEZ.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak