Merkemerkaua eta Ixadebalde merkealdi azokak egin dituzte aste bukaeran

Miren Arregi 2017ko ira. 11a, 16:06

Bi merkealdi azoka egin dira asteburuan Debagoienean. Lehenengoa Aretxabaletan egin dute Aretxarte elkartearen eskutik; Ixadebalde, eta bigarrena Arrasaten, Ibai-Arte merkatari elkarteak antolatuta; Merkemerkaua.

Ixadebalde

Aretxabaletan eguenean ekin zioten merkealdien azokari eta zapatuan eman zioten bukaera. 12 saltokik ipini zituzten produkturik onenak, preziorik onenean. Mojetan ipini zuten azoka eta saltzaileak pozik zeuden herritarren erantzunarekin.

Merkemerkaua

Desberdina izan da Arrasatekoa, saltoki guztiek euren produktuak toki berean ipini ordez, kalera atera dituztelako euren produktuak. Arrasateko stock azokak egubakoitzean atera zituen produktuak kalera eta zapatuan ere egon zen horiek erosteko modua. 33 merkatarik hartu dute parte aurten azokan eta bakoitzak bere produktuak atera ditu kalera, prezio murriztuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak