Jose Mari Bengoa eta 'Eder' Gipuzkoako txapeldunak

Maider Arregi 2017ko ira. 5a, 10:33

Jose Mari Bengoa, Urxabal, oñatiarrak jantzi du aurten ere Gipuzkoako txapela Legazpiko Artzain txakur txapelketan. Orain, irailaren 16an Euskal Herriko txapelketa jokatu beharko du Atxondon. Eta irailaren 24an, Oñatin, Nazioarteko Txapelketan izango da.

Lehia estua bizi izan zuten atzo Miel Arregiren Argi-k eta Jose Mari Bengoaren Eder txakurrek. Bi oñatiarrek maila aparta erakutsi zuten atzokoan Legazpin. Lan garbia eta txukuna egin zuten baina azkenean, Bengoarendako izan zen garaipena. Puntu gehien zuela, Arregi pasa zen azken fasera. Artaldea ia osorik sartu zuen arren bi saiakeratan eskortan, ezin izan zituen dominatu –ardi bat kanpoan gertau zen–. Bengoak, lan osoa bukatzea lortu zuen eta denbora azkarrean. Bengoaren Eder txakurrak ere saria jaso zuen txakur ederrena, arraza garbiena edukitzeagatik.

Lau debagoiendar

Jose Luis Madinabeitia oñatiarra eta Jesus Mari Plazaola bergararrak ere parte hartu zuten txapelketan. Hala ere, aurten ez ziren oso fin ibili eta ezin izan ziren bigarren fasera pasa. Esan moduan, Arregi eta Urxabal oñatiarrak iritsi ziren azken fasera.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak