Debagoiena ezagutzeko bi bisita gidatu asteburuan

Horietako lehena, 'Gipuzkoako Urre Zuria' izena duena, zapatuan egingo da 12:00etan. Bertan Gatzagako gatz-museoa bisitatuko dute, haren ekoizpena nolakoa zen ezagutzeko. Bigarrenak 'Elizateak Ezagutzen' du izena, eta Urkulu inguruan dauden Korueta eta Aozaratza elizateen misterioak landuko dituzte bertan.

Biak ala biak Inaziotar Lurraldea programa barruan txertatzen dira. Maiatzetik abendura bitartean, hileko bigarren asteburuan bisita gidatuak eskaintzen dituen programa da eta Debagoieneko Mankomunitateak Urola erdia eta Urola Garaia eskualdeekin elkarlanean antolatzen du.

Asteburu honi dagokionez, hauek izango dira gure eskualdean izango diren bisita gidatuak. Zapatuan, Gatzagan, Gipuzkoako Urre Zuria deituriko bisita gidatua antolatu dute. Hala azaldu du Ana Herizek zer ikusi ahalko den bertan. Domekako bisita, aldiz, arratsaldez egingo da, 19:00etan, eta Urkulu inguruan daude bi auzoren misterioak ezagutuko dituzte bertan.      

Bisita gidatu hauek egiteko interesa dutenei aurrez izena emateko aholkatu die Ana Herizek. Horretarako bi bide daude: E-mailez, turismoa@debagoiena.eus helbidera idatziz, edo 943 71 89 11 telefonora deituz.

 

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.