'EKT': Maite Arroitajauregi '100% Oion' proiektuari buruz

Goiena Telebista 2017ko uzt. 28a, 12:40

MUk sustatzen duen EKT (Euskal Kulturgintzaren Transmisioa) graduondokoan izan zen eibartarra eta ikasgelan kontatutakoak laburtzen ditu aste honetako saioak. Bere ibilbidearen hastapenak musika klasikoaren inguruan egin zituen, biolontxeloa jotzen, eta ondoren beste doinu batzuk ezagutu eta sortzen aritu da musikari eibartarra. Azkenengo proiektua 100% Oion izan da.

100% Oion izeneko proiektua, herriko biztanleen arteko bizikidetasuna hobetzeko helburuarekin sorturiko diskoa. Oioneko giro polarizatuan herrikideak ezagutu eta beraien artean kantuez gain harremanak sortzeko balio izan du Artehaziakek bultzatutako Komanditario Berriak programapean sortutako proiektuak. Herrian aurkitzen diren kultura eta herrialdetako erreferentziak hartuta, bederatzi kanta osatu zituzten guztien artean eta Bidehutsek argitaratu duen disko batean bildu. Mursegoren marka dute kantuek, baita herritarrena ere, baina lagun asko izan dituzte sorkuntza prozesu honetan: Ander Barriuso, Ibon RG, Aida Torres, Txap, Javi P3z, Amorante eta Harkaitz Cano beste askoren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak